Kazolatxoak

Etxeko sukaldaritza

Hainbat sukaldaritza motatan gara espezialistak; eta, horrenbestez, askotariko menuak prestatzen ditugu, osasungarriak eta orekatuak, kalitatezko produktuekin egindakoak. Inolako kontserbagarririk eta koloregarririk gabeak, gainera.

Gureak enpresaren sukaldeko materiala

Gaitasuna

Sutondoren sukalde nagusia punta-puntako ekipamendu teknologikoz dago hornituta, horrelakoak beharrezkoak baitira talde handientzat elikagaiak prestatzeko eta banatzeko.

Gureak-en sukaldaritza

Janari osasungarria

Erabiltzaile bakoitzaren nutrizio premiak kontuan izanda prestatzen ditugu menuak, tokiko eta sasoiko produktuak baliatuz.

Cateringa enpresentzat

Ildo beroa.

Bazkaltiarrak dituzten enpresentzat bi aukera eskaintzen ditugu. Lehenengo aukera zerbitzu eta guzti daukana da, non gure langileek egunero zerbitzatzen duten janaria. Langileak eurak arduratzen dira, halaber, mahaiak atontzeaz, zerbitzatzeaz, jasotzeaz eta garbitzeaz. Eta, bigarrena, zerbitzurik gabeko aukera, non euren instalazioetan uzten ditugun eskatutako janariak, tenperatura egokia duten gastronorm erretiluetan.

Cateringa enpresentzat

Ildo hotza.

Aukera honetan, gure web orriaren bitartez, eroso asko aukeratu ahal izango duzu zure menua, ordenagailutik edo gailu mugikorretik. Geuk eramango dizugu poltsa egunero, zeuk egindako menu aukerarekin.

Ekimenetarako cateringa

Gosariak, coffe-breakak, hamaiketakoak…

Hainbat aukera eskaintzen ditugu; hala nola gosariak, coffe-breakak, hamaiketakoak, bazkariak edo koktelak, eta geu arduratzen gara xehetasun guztiez, gure bezeroek gozatu baino egin behar ez dezaten. Ekimenak diseinatu eta prestatzen ditugu enpresa zein erakundeentzat, eta hor ere zerbitzu osoaz arduratzen gara, hasi eta buka.

Adinekoentzako egoitzak, eguneko zentroak.

GUREAK Zerbitzuak enpresan arreta eskaintzen diegu gure adinekoei, eta euren elikadura zaintzen dugu. Geure dietista dugu, eta hark pertsona bakoitzaren premia zehatzetara egokitzen ditu menuak. Gainera, espezializatuta eta prestatuta gaude hainbat patologiatan oinarritutako egoerei irtenbidea bilatzeko.

Ikastetxeak

Txikienentzat dieta orekatuak diseinatzen ditugu, karbohidratoak, proteinak eta gantzak, bitaminak zein mineralak, guztiak neurri egokian dituztenak. OMEren argibideei jarraituz, adin bakoitzerako kaloria kopuru espezifikoak dituzten menuak prestatzen ditugu.

Etxez etxeko zerbitzua.

GUREAK Zerbitzuak enpresan arreta eskaintzen diegu gure adinekoei, eta euren elikadura zaintzen dugu. Geure dietista dugu, eta hark pertsona bakoitzaren premia zehatzetara egokitzen ditu menuak. Gainera, espezializatuta eta prestatuta gaude hainbat patologiatan oinarritutako egoerei irtenbidea bilatzeko.

Zerbitzu pertsonalizatua

GUREAK Zerbitzuak enpresa gure bezeroak dira lehentasun. Horregatik, gure menuak euren premietara egokitzen ditugu: diabetikoentzako menua, zeliakoentzakoa, menu biguna, barazkijaleentzakoa...